XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ikaslearen liburuko 54.-55. orrialdeetako irakurketa.

2.iharduera: Kreazioa.

Taldetan banatuta honako Bibli zatiren bat antzeztuko dute:

1. Dabid artzain txikia.

2. Dabid Goliat-en aurrean garaile.

3. Dabid eta Jonatan-en arteko adiskidetasuna.

4. Dabid errege zoriontsua.

Taldearentzat gidoia:

1. Dabid artzain txikia

Kontalaria: Duela denbora asko, Jainkoak Belen herrira bere profeta Samuel bidali zuen, bere herriarentzat errege bat bilatzera.

Samuel Jese-ren etxera heldu eta esan zion:

Samuel: Zure seme guztiak ikusi nahi ditut.

Kontalaria:

Jese-k denak aurkeztu zizkion, bat izan ezik, ez baitzegoen han.

Samuelek denak ikusi eta gero esan zion:

Samuel: Bat falta dela uste dut.

Jese: Bai, Dabid falta da.

Baina oso txikia da eta ardiak zaintzen besterik ez daki.

Samuel: Etor dadila, bada, ikusi egin nahi dut eta.

Kontalaria: Dabid zelai berde batean zegoen, artaldea lehoi eta hartzetatik babestuz.

Etxera etorri zenean...

Samuel: Begira, Dabid, oraindik ume bat besterik ez zara, artzain on eta ausarta baldin bazara ere.

Handitzen zarenean errege izango zara.

Jainkoak horrela nahi du!

Kontalaria: Dabid-ek ez zuen oso ondo ulertu Samuel-ek esandakoa, baina poztu egin zen Jainkoak bera aukeratu zuelako herriaren errege izateko.

2. Dabidek Goliat erraldoia garaitu zuenean

Kontalaria: Egun batean Saul erregearen gudalosteak prest zeuden gerrarako.

Baina beldur ziren.

Izan ere, filistearrek, Goliat izeneko erraldoi bat zeukaten.

Brontzezko kasko astun bat, ezpata eta lantza handi bat zeramatzan.

Inor ez zen ausartzen hari aurre egitera, denak ikaratuta baitzeuden.

Dabid oraindik txikia zen.

Erregearen aurrera joan zen eta esan zion:

Dabid: Maiestate, Goliat erraldoiak ikaratuta dauzka zure gudalosteak, baina ni ez naiz beldur.

Ohituta nago ardiak lapurtzera etortzen zaizkidan lehoi eta hartzak hiltzen.

Erregea: Ongi da, Dabid, defenda gaitzazu!

Eta Jainkoak lagun zaitzala!

Kontalaria: Dabidek makila, habaila eta ibaiko bost harri hartu eta erraldoiari urreratu zitzaion.